ELAk Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxieraren berri emateko exijitzen dio espainiar gobernuari

Irailaren 6an Nuclenorrek Garoñako zentral nuklearraren jarduera 2013ko uztailetik haratago luzatzeko eskaria egiteko epea amaitu da. 2013Ko uztaila zen hasiera batean Garoñaren itxiera data, baina Ppko gobernuak 2019ra atzeratu zuen, beti ere uclenor enpresak luzapen hau eskatuz gero, baina enpresak ez du luzapenerako eskaerarik egin horretarako irekitako epean.
Egoera honen aurrean, ELAk espainiar gobernuari exijitzen dio zentralaren jarduera luzapena eskatzeko epea ez zabaltzeko, dagoeneko itxita egon beharko litzatekeen instalazioa delako, bai zaharkitua dagoelako, baita suposatzen duen arriskuagatik ere. Arrisku hau argi geratu da berriro ere uda honetan, Belgikako Doel zentralaren itxiera ezagutu dugunean. Doelko zentralaren erreaktorearen ontziak arrakalak dituelako hartu da erabakia, Garoñako zentralak duen arazo bera. Iaz Garoña eta Fukushima instalazio bikiak zirela jakin genuen inastalazio japoniar hau tragikoki ezaguna egin zenean.
Hotzikara sortzen duten kointzidentzia hauengatik eta zentral nuklear batek suposatzen duen arriskuagatik, ELAk espainiar gobernuari Garoñaren behin betiko itxiera exijitzen dio.