ELAk Hego Euskal Herriko aurrekontuek lurralde eredu jasanezina babesten dutela salatu du

2011/12/16
Krisia eta murrizketak ez dira azpiegituren aurrekontuetako ataletara iritsi. Gertatzen ari dena azaltzeko adibide argiena Abiadura Handiko Trenarena da. EAEn 7000milioi euro kostako dela diote eta beste 4000 milioi euro Nafarroan.

Murrizketen txanponaren beste aurpegia azpiegiturak dira, hauetarako beti baitago dirua.

Azken urteetako hazkunde ekonomikoak lurralde eredu guztiz jasangaitza ekarri du. Errepideak, autopistak, abiadura handiko tren lineak eta aireportu ugari eraiki dira.

Azpiegiturak garapenaren ikur izan dira eta batzuetntzat aberastasun iturri ere bai. Obra ikaragarriak egin dira, itxuraz, bagenuen diru publikoa gastatuz. Eta orain, krisi garai honetan, pentsatzen jartzen bagara, logikoa da diru publikoa zerbitzu publikoetan eta pertsonen ongizatean erabiltzea, guk horrela uste dugu izan behar dela.

Baina aurrekontuak begiratzea besterik ez dago krisia azpiegitura handien ataletara iritsi ez dela ikusteko. Gertatzen ari dena azaltzeko adibide argiena Abiadura Handiko Trenarena da. EAEn 7000 milioi euro kostako dela diote eta beste 4000 milioi euro Nafarroan.