Fracking-aren aurkako mobilizazioa Gasteizen

2014/06/05
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, ELAk Fracing-aren aurkako manifestazioa antolatu du gaur eguerdian Gasteizen. Era honetan, biharko energia iraunkorrari buruzko ihardunaldia burutu du Unibertsitateko areto nagusian.

“Euskal Herrirako energia eredu iraunkor baterantz” aritu da Gorka Bueno EHUko irakaslea eta ELAk hurrengo hilabeteetan aurrera eramango duen “Enplegu berdeen” aldeko kanpaina aurkeztu du Ainhara Plazaola, ingurumeneko arduradunak. Iparraldeko Bizi elkarteko kideek datozen hilabeteotarako dituzten  asmoen berri eman dute. Ekitaldiarekin batera, eguerdi partean manifestazio bat egin da Legebiltzarreraino Fracking Ez lemapean.