ELAk Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen du aste honetan

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, ELAk hainbat ekimen antolatu ditu aste honetan.
Aste honetan aurkeztuko dira Inguru Gaiak bildumako “Euskal Herrirako energia eredu iraunkor baterantz” ale berria, eta ELAk hurrengo hilabeteetan aurrera eramango duen “Enplegu berdeen” aldeko kanpaina. Ekainaren 5ean Gasteizko EHUko Letren Fakultatean ingurumenaren inguruan urtero antolatzen dugun jardunaldia ospatuko da. Aurten energia eredua izango da ildo nagusia. Eta ekitaldiarekin batera, goizeko 11etan manifestazio bat egingo dugu fakultatetik Legebiltzarrera Fracking Ez lemapean. Guztiok zaudete gonbidatuta!