ELAk Intxaurrandieta eta Errazkin zoriondu nahi ditu erraustegia gelditzea ez zela delitua frogatu delako

2018/10/11
ELAk Espainiako Kontu Auzitegiak urriaren 10ean hartutako erabakia txalotzen du, eta bere elkartasun osoa luzatzen die Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini, Gipuzkoako erraustegi berriaren lanak gelditzeko agindua eman zuten orduko arduradunei. Jakina denez, frogatuta geratu da Intxaurrandieta eta Errazkinen jokaera egokia izan zela. Hortaz, ez dute 45 milioiko isuna ordaindu beharko.

ELAk azpimarratu nahi du Gipuzkoako erraustegiari alternatibak planteatu dizkioten pertsonak zigortu nahi izan dituztenak direla orain benetako galtzaileak. Hau da, gaur egungo Gipuzkoako Aldundiaren gobernuaren (EAJ-PSE) jarrera oso salagarria da. Orain, erraustegi berria gelditzeko urratsa eman behar da. Horretarako, ELAk urriaren 27ko Donostiako manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen du.