ELAk otsailaren 23rako GuraSOSek deitu duen manifestaziora joateko deia egiten du

2019/02/18
Erraustegiak alternatiba duelako, eztabaida dezagun benetan osasuntsua eta jasangarria den hondakinen kudeaketa ereduari buruz.

Urte asko dira Gipuzkoako eragile sindikal eta sozial ugari erraustegiak alternatiba duela esaten ari garenak eta oraindik erraustegia geratu daitekeela sinisten dugunak. Horregatik, ELAk hilaren 23an, larunbata, GuraSOSek deitu duen manifestaziora joateko deia egiten dio bere militantziari.