ELAk Madrilgo Klimaren aldeko Goibilera Alternatiboan parte hartuko du

2019/12/02
Madrilen egingo den COP25aren harira, mundu osoko eragile sozial eta sindikatu ugari bilduko gara jardunaldi hauetan benetako alternatiben inguruan hausnartu eta aliantzak sendotzeko.

Goibilera alternatibo hau abenduaren 7tik 23ra egingo da, bertan programa oso zabala antolatu da mintegi, plenario eta mobilizazio ugarirekin. Aurretik, abenduaren 6an manifestazio handi bat egingo da.

 

ELAk “Más allá de la COP25: los pueblos por el clima” nazioarteko manifestuarekin ere bat egiten du beste 500 eragilerekin batera.