ELAk Nafarroako Gobernuak Olaztiko Portland enpresari hondakinak erretzeko baimena eman izana salatu du

Nafarroako Gobernuak Cementos Portland Valderrivas S.A. Enpresak Olaztin duen fabrikari Ingurumen Baimen Bateratua eman dio hondakin mota ezberdinak erretzeko. Hondakinak erretzeko baimen hau zementu fabrikaren lehentasunetako bat izan da, jarduera berri honekin beste modu batera izango ez lituzkeen onurak eskuratzen baititu. Onura ekonomikoez gain, ingurumen ikuspuntutik ere baimen hau ezin hobeto etortzen zaie:
- Hondakinak errez jasoko dituzten diru sarrerek zementuen salmentan izan duten beherakada konpentsatuko dute.
- Zementu fabrikak berotegi efektuko gasekin arazo larria dute eta hondakin organikoak errez emisio kantitatea makilatu dezakete. Emisioak murriztu ez arren, materia organikoa erretzeagatik soilik, materia organikoa erretzeak ez baitu emisio bezala kontatzen.
ELAk aurretik ere ohartarazi du interes hauek zeudela. Baina askok uste izan dute baimen honekin enpresaren egoera ekonomikoa konponduko zela, baina inondik ere ez, enpresak aurkeztutako EREarekin aurrera jarraitzeko asmoa baitu. Hondakinak erretzea ez da ezertarako irtenbidea, enpresak saldu nahi izan digun bezala. Egia esan, osasun eta ingurumen arazoetan aratago joatea esan nahi du, enpresa honek berotegi efektuko gasekin eragiten dituen arazoetan aratago joatea. Gainera hondakinen kudeaketa goitik behera aldatuko da Nafarroan, “zero zabor” helburutik urrunduz eta errausketa babestuz.
Eta zaborrik erreko ez dutela esaten duten arren (hiri honakinei buruz ari omen dira hau esaten dutenean), erraz birziklatu daitezkeen materialak erreko dituzte: gurpilak, plastikoak,... ELAk hondakin hauei materail berri bezala balorea ematea exijitzen du, birziklapenean eta honi loturiko sektore berrietan lanpostuak sortuz.