MECANER (URDULIZ)
ELAk positibotzat jo du greba mugagabearen lehen eguna
Stellantisek Urdulizko lantegia ixteko hartutako erabakiaren aurka deitu da greba, ELAk soilik deituta. Stellantisi exijitu dio bertan behera utz dezala 148 langile kalean uzteko EEE bidegabea eta justifikaziorik gabekoa. Ezin da onartu irabaziak dituen enpresa batek (600.000 euro 2022an) Mecaner deslokalizatzeko erabakia hartzea.
ELAk argi utzi nahi du Mecaner bideragarria dela, hala erakusten baitute enpresaren onurek. Hori dela eta, erakundeei exijitu die Mecaner bezalako enpresetan enplegua suntsitzea ahalbidetzen ez duten politikak har ditzatela eta itxiera eragozteko lan egin dezatela.
Azkenik, ELAk greba aldarrikatu du Mecanerreko langileen eskubideak defendatzeko tresna gisa, eta Urdulizko lantegia salbatzeko borrokan jarraitzearen alde egin du.