Rajoyren gobernuak enpresa elektriko handien interesak babesten ditu

Endesaren arabera, zentralaren itxiera arrazoi ekonomikoengatik eman zen eta orain oztopo hori gainditu da, erregai nuklearraren eta hondakin erradiaktiboen gaineko zergari aipamena eginez. Garoña geldituta egon den hilabete hauetan Endesa eta Iberdrola presio egiten aritu dira beraien eskaerak onartu zitezen. Gobernuak atzera egin du eta eta berriro ere nahi zutena eman diete. Herritarrok gure poltsikotik ordaindu beharko dugu erabilitako erregai nuklearraren eta hondakin erradiaktiboen kudeaketa.
Garoñaren itxiera ez zen arrazoi ekonomiko sinpleengatik eman, enpresa elektrikoek ez zituzten ordaindu nahi izan Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralaren segurtasunerako exijitutako hobekuntza lanak. Garoña ez da segurua eta inguruan bizi garen pertsona oro arrisku larrian bizi gara, eta urtez urte gobernuak eta enpresak arrisku hau ezkutatzen saiatzen dira. Oraindik ez da publiko egin baimen eskaera noiz egingo den, uztailaren 6a da azken eguna, baina bitartean ELAk borrokan jarraituko du zentral hau berriro martxan jarri ez dezaten, ingurumenarentzat eta pertsonentzat arriskutsua delako, eta ordaintzeko prest ez gauden diru publikoa xahutzen duelako.