ELAk salatzen du Nafarroako Gobernuak 3Rak (murriztu, berrerabili eta birziklatu) alde batera utzi eta eta zuzenean errausketara jotzen duela

Plan honek ez du birziklatze tasa igotzeko alternatibarik planteatzen. Birziklapen tasa hazteko hondakinak selektiboki bildu behar dira eta konpostajea areagotu behar da. Nafarroa osoan oraindik bilketa selektiboa zabaldu ez denean ezin da onartu errausketara zuzenean pasatzea, eta konpostajerako eta biometanizaziorako tratamendu plantak bertan behera geratzea. Errefusa modu jasangarrian tratatu behar da eta errausketa ez da jasangarria.
Errausketa ez da inokuoa, kalteak dakartza. Gure inguruan pilatzen diren toxikoak sortzen dira eta toxiko hauek gaixotasunak sortzen dituzte: malformazioak, nahaste hormonalak, arazo kardiakoak eta beste batzuk. Errausketa errefusarentzat, birziklatzen ez denarentzat, alternatiba bakar bezala planteatzen da. Erretzean dagoelako interesa, materia organikoa erreta soilik har baitaiteke sortutako energia berriztagarritzat, eta negozioa energia berriztagarria sortzean datza. Horregatik ez da interesatzen gehiago birziklatzea eta errausketara pasatzen da zuzenean.
Ez dira Europako Hondakinen Zuzentarauak betetzen, zeinek hierarkia bat ezarri duen: murriztu, berrerabili, birziklatu, balorizatu eta deuseztatu. PIGRNak zuzenean balorizazioa eta deuseztatzea aplikatzen ditu, Europako arauak hautsiz.
PIGRNak erraustegiaren zabortegi eta segurtasun depositua onartzen badu, zergatik ez onartu atez atekoaren zabortegi garbia?