Energia eredu berriztagarri baten alde, natura eta landa ingurunearen eta pertsonen mesedetan

2022/05/27
ELAk maiatzaren 28an Iruñean beste energia eredu baten alde deituriko manifestazioa babestu du. Komunitate deskarbonizatu baterako trantsizioa modu erabakigarrian eta azkar egiteko beharra dagoelako. Unea da planifikazioak premiaz eguneratzeko. Etamomentua da gure lurraldea modu globalean antolatzeko eta baliabideak sektore ekonomiko eta sozial guztiak deskarbonizatzera modu eraginkorrean bideratzeko.

Hauek dira ELAk sinatu duen manifestuaren puntu nagusiak:

Orainak eta etorkizunak, nahita nahi ez, sektore guztietan energiaiturri berriztagarriak sartzeko eskatzen dute, erregai fosiletatik ateratakoen kaltetan, eta ez dugu utzi behar premia horrek beste iturri batzuendako (gasa eta nuklearra, kasu) garbiketa berde gisa erabiltzea. Energia fosila sortu eta biltzeko energia “erraza” zen, energia-ahalmen handia zuena, baina, aldi berean, klimaandeatzearen erantzulea da. Horregatik, premiazkoa da energia berriztagarriak elektrifikaturik dauden sektoreetan ezartzea modu ahalik eta eraginkor eta eragingarrienean, kontziente izanik haien erauzte eta prozesamenduak, bai eta lantzeak ere duten eragin handiaz. Eta modurik eraginkor eta eragingarriena da sortzea kontsumitzen den tokian eta behar den neurrian.

Hiru hitz dira gakoa: Eskala, Eragingarritasuna eta Murrizketa. Energia-iturri berriztagarrien bidez sortzeak abantaila handia du, eskalatzen ahal direlako. Elektrizitatea sortzeko instalazio bat diseina dezakegu, dela etxebizitza baterako, dela Volkswagen edo industrialde bat elikatzeko, toki horretan instalazioa eginda. Eragingarritasunez diseinatu behar dira, bere generazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzea ahalik eta baliabide gutxienak erabilita, eta soberan dagoena metatzea geroago erabiltzeko, beharretara egokiturik. Lehengaien urritasunak eragiten du eredu horrek generazioa ahalik eta baliabide erabilera gutxienarekin aprobetxatzea. Energia garraioaren eraginak murrizten ditu eta sektore horretarako eta beste batzuetarako beharrezkoak diren lehengaiak aurrezten ditu. Horri, energia kontsumoaren Murrizketa gehitu behar diogu. Prozesuak, maila guztietan, eraginkorrak izan behar dira eta kontziente izan behar dugu energia berriztagarrien bitartez ez dezakegula sorkuntza momentua kontrolatu (nagusiki meteorologia baldintzen mende dagoelako) eta behar eta une zehatzetara lotu behar ditugula. Horrek ekartzen du sorkuntza momentuetara eta gure metatze-ahalmenera egokitu behar dugula.

Zentral berriztagarri handien eredua ez da oso eraginkorra ezta eragingarria ere, are, produkzioa eta kontsumoa elkarrekin moldatzen ez baditugu. Goi-tentsioko autopistak behar ditu eta eragin negatibo elkartuak izaten ditu. Guk eredu deszentralizatuaren aldeko apustua egiten dugu, eraginkorrago eta eragingarriagoa dena, energia gehien emateko gai izanen dena. Eta dauden poligonoek soberazko espektroa estali dezatela. 2019an, Nafarroan, iturri berriztagarrietatik sortu genuen kontsumitutako elektrizitate erdia baino gehiago eta ia %30 esportatu genuen. Dauden parkeak, gehienak zaharkituak, berriro indartzeak eta azpiegiturak toki oso antropizatuetan kokatzeak posible eginen dute gainerako energiaz hornitzea, 2019an hornitzen ari baitziren. Eskalan, Eragingarritasunean eta Murrizketan dago gure ingurune naturalaren defentsa, CO2 isurtzeak biltzeko baliabide ezinbestekoa. Eta eraginkorragoa da ingurune naturala konplexuago eta anitzagoa, hots, birjinagoa den neurrian.

Horregatik guztiagatik, eskatzen dizugu gure bidaide izateko eredu energetiko berri, produkzio eredu berri eta eredu sozial berriaren defentsan, eredu hori Lur planetaren mugetan sartzen baita.