TRANTSIZIO ENERGETIKOA
Energia sektoreko multinazionalen itzalaldiaren aurrean, herri mailako alternatibak eraikitzea posible da

Akzionista nagusia Estatua duen Eléctricak energia sektoreko multinazional handiei botatzen die errua, eta alderantziz.
Adituei entzuten badiegu, asko bat datoz diotenean energia berriztagarriek ez dutela fosilek duten egonkortasun bera, eta hau izan zitekeela arrazoietako bat, baina ez bakarra, akast kate bat izan omen zen. Hala ere, berriztagarriak ongi diseinatuz gero egonkorrak izan daitezkeela ere esan dute. Ahalik eta mozkin gehien izatea helburu duten enpresek berriztagarrien sistema egonkor batean ez dutela inbertitzen eta hau legez behartu behar zaiela ere azaldu dute hainbat ikerlarik.
Nola ez, etorri da eskuin muturra ere energia berriztagarriei errua botaz eta energia nuklearraren beharra aldarrikatzen.
Hipotesi eta diskurtso interesatu guzti honen gainetik, bada egia oso argi bat. Energia sektorea guztiz opakoa da eta hainbatetan aldarrikatu dugn bezala, energia sektorea goitik behera berrantolatu behar da: sektorea publifikatzea eta jendearen beharrei erantzungo dien energia berriztagarria sortzea izan behar dira oinarriak,
Itzalaldiaren ondoren, alternatibak badaudela aldarrikatzen ari dira hainbat eragile, Izarkom eta Goienerrek hemen sinatu daitekeen manifestu bat adostu dute non ondorengo alternatibak aldarrikatzen dituzte:
-
Energia eta telekomunikazioen sistema erresilienteago bat eraiki behar dugula, interkonektatutako ―baina, aldi berean, deszentralizatuagoak diren― eredu iraunkorragoak sustatuz.
- Administrazioetatik azpiegitura zein banaketa publikoa bermatzen ez den bitartean, kooperatiba eta sare komunitarioak sortu eta babestu behar ditugu.
- Baliabideak kolektibizatzea da gaur egun dugun aukera, boterea gutxi batzuen esku gera ez dadin eta erabilera arduratsua zein iraunkorra bultzatzea ahalbidetuz. Horrela, erabaki eta eskuhartze ahalmena zabaltzen dugu, antolakuntza eredu gardenago eta demokratikoagoak sortuz.
- Herritarren parte hartzea eta indarra beharrezkoa da, egunerokotasunean baliatzen ditugun zerbitzuak ikuspegi kritiko batekin aztertu eta kontsumo ohiturak eraldatzeko. Norberarengandik hasten da herri mailako alternatiba eraikitzen. Bakoitzak bere esku du energia eta telekomunikazioen euskal sarea piztea.
Instituzioei dependentzia gainditzeko neurri eta politika aktiboak exijitzen dizkiegu, burujabetza eta jasangarritasuna oinarri dituztenak. Beharrezkoa da trantsizio ekosozialerantz aurrera egitea, alternatiba sendoak eraikitzea eta beste itzalaldi baten arriskua saihestea.