Enpresa industrialetan aldaketa klimatikoaren aurka aurrerapausoak ematea ezinbestekoa da

2019/07/17
ELAko Industria Federazioak balorazio positiboa egiten du ekainean zehar klima aldaketari aurre egiteko neurriak exijituz 100 enpresetan egindako lanaz.

 

Ekainaren 26an eta mundu mailan sindikatuek bultzatzutako kanpainaren babesean, ELAk industriako 100 enpresetan eskutitz bat erregistratu zuen aldaketa klimatikoaren aurkako neurriak eskatuz. Enpresak berotegi efektuko gasak isurtzen dituen neurrien inguruan galdetzen genuen. Oraindik ez dugu erantzunik inon jaso.

Asko daukagu gai honetan hobetzeko gure jarduera sindikalean. Aldaketa klimatikoarean aurrean arduradutatu gaude, baina industriako enpresetako zuzendaritzetan irabaziak handitzea da helburu nagusia, eta gehinetan bakarra da.

Horrelako kanpainak gure praktika sindikala hobetzeko baliagarriak dira, sentsibilizazioa handituz eta langileak kontziente eginez lantokietan zerbait egin dezakegula. Industriako enpresak, ingurumenarekin arduratsu jokatu behar dute eta beraien plan industrialetan etorkizunean isurketak ekiditeko planak garatu beharko dituzte.

Lan postu duinak behar ditugu industrian, baina kutsaduran oinarritzen diren proiektuak ez dutela izango etorkizunik uste dugu. Beraz, bai federaziotik eta baita gure sekzio sindikaletatik ere, zuzendaritzei enpresaren etorkizuna bermatzeko parametro hauetan neurriak exijitu beharko dizkiegu. Asko dago jokoan, eta aurrerapausoak ematea ezinbestekoa da.

 

Ikusi hemen kanpainan parte hartu duten enpresen zerrenda.