Eragile ekologista eta sindikalek trantsizio ekologikorako proposamen zehatzak aurkeztu dituzte

2021/06/22
Zazpi eragile sozial eta sindikalek, benetako trantsizio ekologikoa gauzatuz sor litezkeen enpleguen kopurua eta neurri espezifikoak aurkeztu ditugu. Ecologistas en Acción elkartea, ELA, ESK, IAC, LAB eta MATS sindikatuak eta Antikapitalistas alderdia izan gara txostenaren eragileak.

 

Txosten honetan, egungo krisi ekosozialaren esparruan enpleguak bizi duen egoera aztertzen da. Iragan maiatzean onartutako lehen Klima Aldaketa Legean defendatzen den trantsizio ekologikoaz bestelako trantsizio baterako proposamen zehatzak egiten dira. Enplegua mantentzea ez baita erronka ekologikoaren aurka jarri behar, enplegu batzuk desagertu arren, beharrezkoak diren beste batzuekin ordezkatu beharko dira. Halaber, baliabide gutxiago dituzten herritarrak diskriminatzen dituzten alternatiba ekofaxisten aurrean irtenbide ekosozialista eta demokratikoak gauzatzeko beharra azaltzen du azterlanak.

Energiaren arloan, 2030erako trantsizio ekologikorako Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratua ez da nahikoa zero emisio ekonomia lortzeko. Plan horren aurrean, nuklearrak eta termikoak ixtea proposatzen da eta ez instalatutako potentzia elektrikoa handitzea, berriztagarriekin ordezkatuz joatea baino. Hala nola, eguzki energia termikoa edo biomasa, biltegiratze sistemak eraikitzea eta kontsumoa nabarmen murriztea sektore guztietan eta, bereziki, erregai fosilen mendekotasun handiena dutenetan. Enpleguei dagokienez, 500.000 eta 750.000 arteko enplegu zuzena sortuko lirateke estatuan, nuklearren desegitean sortutako 100.000 lanpostuak barne.

Txostenaren bigarren ardatz nagusia automobilgintza da, bereziki garrantzitsua Covidaren krisiaren eta sektorerako ibilgailuen salmentan izan dituen eraginen ondoren. Ibilgailu pribatuaren ekoizpenetik ibilgailu kolektiboen ekoizpenera pasatzea eta lanaldia murriztea proposatzen dute, lana modu bidezkoagoan banatzeko. Ibilgailua jabetzan izatearen kulturatik zerbitzu izatera igarotzea da helburua, partekatutako ibilgailuen parke publiko baten alde egin behar du administrzio publikoak, lanpostu bakar bat ere ez galtzeko. Azkenik, sektorearen eredu energetikoa beste berriztagarri batean birmoldatzeak 110.800 lanpostu sortzea ekarriko luke estatu mailan.

Beste ardatz bat basoen kudeaketan oinarritzen da; izan ere, baso masa da lurrean karbonoa atxikitzeko modurik eraginkorrenetako bat, eta hari eusteak ia 70.000 lan eskaintza sor ditzake estatuan. Hiri hondakinen kudeaketan berriz, sortutako enplegu bolumena 41.895 lanpostukoa izango litzatekeen. Turismoari dagokionez, iraunkortasunerako tasa turistikoak ezartzea proposatzen dugu. Tasa horiek finalistak izan behar dute, baina luxuzko gehiegizko kontsumoak eta kontsumo apalenak bereizi behar dira. Horrez gain, turismo jasangarria, hurbilekoa eta egonaldi luzekoa sustatzearen aldeko apustua egin behar da. Apustu honek eredu jasangaitzak baino lanpostu gehiago sortuko ditu, garraio publikoak, birziklapenak eta energia berriztagarriak pertsonek burutzen dituzten lan gehiago eskatzen dutelako, kontrako eredu jasanezinek baino.

Aurkeztutako neurri guztiek inbertsioak behar dituzte, eta horiek orain turismo azpiegituretara, garraioetara edo finantza pribatuetara bideratzen diren aurrekontu publikoen ehuneko handietatik atera behar dira. Era berean, txostenean aipatzen da inbertsio horrekin batera zerga erreforma bat egin beharko dela, gizarteko sektore pribilegiatuei eragiten diena, bai justizia ekonomikoagatik eta baita ingurumenagatik ere. Sektore estrategikoak nazionalizatzeko plan bat ere egin behar da. Hau guztia lan eremuak demokratizatzeko prozesuekin batera, langileei erabakitzeko ahalmen handiagoa emateko. Horrek ez du esan nahi jarduera guztia estatuaren esku utzi behar denik: sektore batzuek jabetza komuna izan behar dute, gizarte osoak baitu zilegitasuna eremu estrategikoei buruz erabakitzeko, hala nola energia hornidurari edo etxebizitza eskubideari buruz. Baina beste batzuk kooperatiba gisa eta eskala txikiko beste antolaketa mekanismo batzuen bidez antola daitezke".

 

Txosten osoa irakurtzeko klikatu hemen.