Errausketak klima ere hondatzen du

2019/02/26
ELAk Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituriko mobilizazioak babesten ditu eta bertara joateko deia egiten du. Eusko Jaurlaritzak antolatutako klima aldaketaren inguruko Change the Change kongresua propaganda hutsa da, klima aldaketa eragingo duen erraustegi bat onartu bezperan.

 

Nola egongo ote da mundua eta nola Euskal Herria 2051. urtean? Klimaren berotzeak munduan za-balduko duen hondamendi handiarekin, nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Zer jan eta edango dute, zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nolako zerbitzu sozia-lak? Nork eta zein baliabiderekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…?

Klima aldaketari erremedioa jartzeaz hitz egiteko Change The Change biltzar hau antolatzeak era-kusten du larrialdi egoera batean bizi garela. Aurpegi askoko zibilizazio krisi batean bizi gara XXI. mende hasieran: krisi ekonomikoa, krisi sozial ugari, krisi politikoak, erregaiak eta baliabideak urrit-zearen krisiak, krisi humanitarioak… eta denak daude lotuta eredu sozial eta ekonomiko oker baten ondorioekin. Krisi guztiok larriagotuko ditu klimaren beroketak, behin eta berriro munduko jakint-suak ohartarazten digutenez.

Donostiara Change The Changera etorri zareten jendeok: jakin ezazue hemen, Euskal Herrian, Gi-puzkoan, Donostian, agintariak oso gaizki ari direla egiten gauzak, klimaren aldaketa erremediatzeko adituek aipatzen dituzten neurrien justu alderantzizkoak ari direla hartzen gure agintariak, herritarren egungo egoera eta etorkizunekoa baztertu eta botere ekonomiko handiei ‘business-as-usual’ (beti be-zala funtzionatzen) jarraitzen lagunduz.

Donostia, Gipuzkoa eta Euskal Autonomia Elkarteko agintariek itsu-itsuan laguntzen dituzte klima-rentzako kaltegarriak diren proiektuak, bideragarritasun ekonomikorik eta sozialik edukiko ez dute-nak: Abiadura Handiko Trena, erraustegiak, lurraren artifizializazio masiboa, Donostian bertan lurpe-ko trenbide berri bat…

Errausketaren Aurkako Mugimenduan biltzen garen herritar eta elkarteek behin eta berriro erakutsi dugu Errauste Plantak kaltegarriak direla gizakien osasunerako, Europak lehenetsi duen Ekonomia Zirkularra eragozten dutela, milaka tona CO2 aireratzen dituztela alferrik atmosferara… eta hondaki-nak aprobetxatzeko alternatiba hobe eta merkeagoak badaudela, Europan bezala hementxe bertan ere ikusten ditugu.

Baina gure agintariek ez dute entzun nahi. Begiratu Donostia hiri polit honi: bere barruan dauka po-zoia. Hemendik 5 km-tara milaka tona hondakin erretzen ditu Añorga-Rezolako porlan fabrikak agintariek baimena 2008an emanda. Eta beste 5 km urrunago Zubietako erraustegi berria ari dira eraikitzen. Añorgako Rezola baldin bada EAEn C02 gehien isurtzen duten industrietako bat, Zubieta-ko erraustegia ere klima kaltetzen dutenen zerrendan gehituko da.

Oraindik garaiz gaude Gipuzkoako bigarren erraustegi hau gelditzeko. Donostialdea oso ingurune kutsatua baldin bada, ezin digute hemengo herritarroi pozoi gehiago zabaldu erraustegi berri batekin. Obra berriarekin gure diru publikoak hipotekatuta geratuko dira 2051 arte, noiz eta klimaren aldake-tak mundu osoan ekarriko dituen kalteei aurre egiteko inbertsio eta diru publiko asko beharko diren urteetan.

Ongi etorriak mundu osotik Change The Change biltzarrera zatoztenoi. Ez utzi EAE, Gipuzkoa eta Donostiako agintariek ‘green-washing’ merkea egiten, eskatu benetako konpromisoa herritarren eta Lurra planetaren etorkizunarekin, exijitu klimaren aldaketa okerragotzen duten proiektuak baztertzea. Rossano Ercolini Zero Waste mugimenduko lider eta Goldman Saridunak esan duen bezala, aginta-riok:

 

EZ ERRE GURE ETORKIZUNA!

 

Elkarretaratzeak:

Martxoak 5, asteartea 19etan Alderdi Ederren

Martxoak 6, asteazkena 19etan Kursaalen