Espainiar Estatua Energiaren Kartaren Itunetik ateratzea borroka sozialari esker lortu dugu

2022/10/24
ELAk 2020an, beste 200 eragilerekin batera, espainiar Estatua Energiaren Kartaren Itunetik atera zedila eskatzeko gutuna sinatu zuen. Orain Espainako Gobernuak Energiaren Kartaren Itunetik aterako dela iragarri du. Ez da kasualitatea, borroka sozialaren garaipena izan da.

Energiaren Kartaren Ituna hitzarmen aldeaniztuna da, 53 herrialdek sinatua eta 1998az geroztik indarrean dagoena. Bere xede nagusietako bat zenbait energia azpiegituratan inbertsioak babestea da. Itun honen zenbait puntuk kezka handia sortzen zuten, bereziki erregai fosiletarako azpiegituretan egindako inbertsioen babesak eta arbitraje auzitegi pribatuetan auziak ebazteak, TTIP edo CETA tratatuekin sortutako polemikaren antzekoak.

Lau urte dira Itun honen modernizazioa negoziatzen ari dela, eta, uztailean Bruselan egindako azken txandaren ondoren, ituna azaroan automatikoki eguneratzekotan geratu ziren, baldin eta alderdietako batek ere ez bazuen aurka egiten. Automatikoki berritu aurretik ordea, Poloniak, espainiar Estatuak, Luxenburgok, Frantziak eta Herbeereek Itunetik irtetzea erabaki dute, 2016an Italiak erabaki zuen bezala.

ELAk 2020an, beste 200 eragilerekin batera, espainiar Estatua Energiaren Kartaren Itunetik atera zedila eskatzeko gutuna sinatu zuen. Orain espainiar Gobernuak Energiaren Kartaren Itunetik aterako dela iragarri du. Ez da kasualitatez gertatu, ELAk parte hartu duen borroka sozialaren garaipena izan da.