EKOFEMINISMOA
Europako hiriak ez daude klima aldaketara egokituta eta honek zaurgarri egiten gaitu

Plangintza hauetan ez da funtsik bideratzen klima aldaketara egokitzeko, eta honek beraien eraginkortasuna asko mugatzen du, klima aldaketak suposatzen duen arriskua gero eta handiagoa den arren. Izatez, Europa da munduan azkarren berotzen ari den zonaldea eta honek gero eta arrisku handiagoak pairatzea esan nahi du. Europaren kasuan uholdeak eta suteak dira arrisku esanguratsuenak. Ikerketaren egileek adierazi dutenez, planek ekintza zehatzak bideratu behar dituzte, modu integratuan lan egin eta jarraipena egin behar zaie hobetu hala izateko. Helburua biztanleria zaurgarriena babestea da.
BC3ko ikerlariek «egokitze-arrakala» bat dagoela baieztatu dute. Aztertu dituzten 167 plangintzetatik %1ek bakarrik kontuan hartu ditu modu eraginkorrean komunitate kalteberak: adinekoak, diru sarrera gutxiko pertsonak eta gutxiengo etniakoak. Beraz, ondorioztatu dute plangintza hauetan ez dela ekitatearen irizpidea txertatzen.
Azterketa egin dutenek, klima politikako arduradunei eskaera zehatzak egin dizkiete: egokitze planen koherentzia indartzeko planifikatutako ekintzei eutsiko zaiela bermatzeko, gizarte ahuleziei heltzeko, eta parte-hartze eta jarraipen prozesu gardenak sortzeko.
Klima aldaketara egokitzeko plangintzak sendoa eta inklusiboa izan behar du, bestela komunitate ahulenak atzean utziko dira. “Egokitze arrakala” itxi eta etorkizun erresiliente eta bidezkoa izateko klima politika anbiziotsuagoa izan behar da, pertsonak erdigunean jarriko dituena.