KLIMA ALDAKETA

Europan 2024a izan zen urterik beroena eta muturreko fenomenoak ere larriagoak izan ziren

2025/04/25
Klima aldaketa azkartu egin da, urtero gainditzen dira aurreko erregistroak, tenperaturei, lehorteei eta uholdeei dagozkienak. Ez dira zenbakiak bakarrik, desplazamenduak eta heriotza jasaten dituzten herri osoak dira.

Klima Aldaketarako Copernicus Zerbitzuak (C3S) eta Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) argitaratutako Klimaren Egoera Europan 2024 (ESOTC 2024) txostenak dio 2024a urterik beroena izan zela, bai Europarentzat, bai munduarentzat, erregistroak hasi zirenetik. Kontinente osoan, jendeak baldintza klimatiko dramatikoak eta kontraste handikoak bizi izan zituen. Europako ekialdeak bero lehor eta kiskalgarriari aurre egiten zion bitartean, mendebaldeak euri eta uholde bortitzak jasan zituen, muturreko klima urte bat markatuz.

Kontinentearen ia erdiak muturreko tenperatura altuak izan zituen. Europako %85 inguruk batez bestekoa baino askoz ere tenperatura beroagoak izan zituen. Aldi berean, 2013tik ikusitako uholde larrienak bizi izan zituen.

80ko hamarkadatik munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa. Datu multzo guztiek baieztatzen dute 2024 izan zela erregistratutako urterik beroena. Nabarmen, 2024an batez besteko tenperaturak lau egunetan bakarrik izan ziren, eta batez besteko orokorra baino bajuagoak 59 egunetan. Kontraste nabarmenean, urteko egunen % 12 inguruk eguneko tenperatura erregistro berriak ezarri zituzten, eta % 45 batez bestekoa baino askoz beroagotzat jo ziren.

Muturreko tenperaturekin, beroak eragindako estres maila arriskutsuak iritsi ziren, eta hori gero eta mehatxu handiagoa da giza osasunerako. Oraindik 2024rako beroarekin lotutako hilkortasun estimaziorik ez badago ere, azken datuek joera kezkagarria erakusten dute: OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) datuen arabera beroari egotzi zitzaizkion 47.700 heriotza 2023an eta 61.700 heriotza 2022an.

Europako hego ekialdean, bero iraunkorra areagotu egin zen, lehorte ikaragarri baten ondorioz. Prezipitazioak asko gutxitu ziren udan. Azken 12 urteetako lehorte baldintza larrienak izan ziren.

Baina, aldi berean, uholde suntsitzaileak ere izan ziren. 2013tik urtebetean Europak ikusi zituen uholderik hedatuenak. Guztira, gutxienez 335 pertsona hil eta 413.000 kaltetu ziren. Irailean sekulako euriteak etorri ziren. Bost egunetan soilik, Polonia, Alemania eta Txekiako zenbait tokitan hiru hilabetez erortzen den euria jaso zuten, milaka pertsona desplazatuz eta galera ekonomiko esanguratsuak eraginez. Urrian Valentzia izan zen uholde katastrofikoei aurre egin ziena. Urriaren 29an, 771,8 mm euri erregistratu ziren 24 ordutan, urteko 800 mm oso gutxitan gainditzen dutenean. Eragin suntsitzaileak izan zituen, gutxienez 233 pertsona hil ziren, azpiegituretan kalte orokortuak eta 16.500 milioi euro baino gehiagoko galerak.

Klima aldaketak ez dio meteorologiari bakarrik eragiten, pertsonen osasunari ere eragiten dio, eta muturreko fenomenoek bizitza galera handia dakar. Gero eta ahulagoak gara fenomeno haen aurrean, baina ez da neurririk hartzen.