TRANTSIZIO EKOSOZIALA

Euskal Herria Burujabe 2023: Klimaren desafioa altxa dezagun Euskal Herrian!

2023/10/05
Urriaren 7 eta 8an, milaka izan gaitezen Baionako Euskal Herria Burujaben. Kontzertuak, hitzaldiak, bazkariak, erakusmahaiak, erakusketak, proiekzioak, testigantzak, eztabaidak eta jarduera ludikoak asteburu osoan zehar izango dira.

Karrikaz karrika, gazte zein helduek zazpi auzo tematikoetan barrena ibiliz, jarduera ainitz ezagutzeko aukera izango dute: tailerrak, erakusketak, ekitaldiak, erakus mahaiak eta elkarteen edo biztanleen lekukotasunak. Elkartasuna, etxebizitza, energia, laborantza eta elikadura, mugikortasuna, ekonomia eta politikaren inguruan antolatutako auzoak izango dira. Ehun bat egitura eta hizlari izango dira.

Berrogei bat hitzaldik Euskal Herriko eta kanpoko hizlariak nahasiko dituzte larunbat arratsaldean eta igandean egun osoan: Philippe Aramendi, Manon Aubry, Joseba Azkarraga, Delphine Batho, Mirene Begiristain, Martine Bisauta, Aurélien Bigo, Maryse Cachenaut, Damien Carême, Francis Carricart, Iker Castège, Anna Chavepayre, Guillaume Choisy, Antidia Citores, Laurie Debove, Manuel Domergue, Fabien Duprez, Txetx Etcheverry, Xabi Etcheverry, Cédric Herrou, Jean-François Julliard, Xanti Kiroga, Lumir Lapray, Anne Lacouture, Pierre Larrouturou, Hervé le Treut, Charles-Adrien Louis, Beñat Molinos, Paloma Moritz, Amaia Munoa, Paul Neau, Barbara Nicoloso, Victor Pachon, Jon Palais, Timothée Parrique, Unai Pascual, Lucie Pinson, Eric Piolle, Catherine Sabbah, Marie Toussaint…


 

Elkartruke hauek analisiak eta esperientzia arrakastatsuak eta inspiratzaileak partekatzeko parada eskainiko dute, eta Euskal Herriko metamorfosia aurrera eramateko konponbide berriak irudikatzen lagungarriak izanen dira.

Zatoz klimaren erronkari erantzuten dioten eta Euskal Herri jasangarri, solidario eta burujabe bat sortzen duten alternatibak ezagutzera. Gure lurralde mailan, lagundu dezagun mundu hobea, justuagoa eta jasangarriagoa eraikitzen.

Baionako erdigunea autoetatik libratua izanen da, karrikak eta plazak okupatuak eta bereziki antolatuak. Urriaren 7an, larunbata, 14:00etatik aitzina, hitzordua dugu.

 

Hitzaldiak euskaraz

Programa osoa