KLIMA ALDAKETA
Euskal Herriko bi enpresa kutsatzaileenek herrialdean sortzen diren ingurumen inpaktuen %29 sortzen dute

EHUko Ekopol ikerketa taldea 2022tik ari da ingurumen inpaktuak kalkulatzeko tresna bat garatzen. Amalur IES (https://www.amalur-eis.eus/) du izena eta Kutsatzaileen Isuri eta Transferentzien Europako Erregistroko (European Pollutant Release and Transfer Register, E-PRTR) datuak hartzen ditu. Euskal Herri osoko industria instalazioetarako 2007-2022 aldian jasotako emaitzak aztertzen ditugu hain zuzen.
Argitaratu duten txostenaren arabera, Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena duten 25 industria instalazioen artean, Muskizen dagoen Petronor petrolio findegia da inpaktu handiena duen instalazioa, berari bakarrik dagokio instalazio guztien inpaktuen % 25a. Industria mineralen 6 instalazioen eragina, batez ere zementu industriena, inpaktu osoaren % 16,9koa da. Eta 7 zentral termikoen artean, ingurumen inpaktuaren % 17a eragiten dute.
Lurraldeen arabera, Bizkaia da inpaktu handiena sortzen duen lurraldea, eragin osoaren % 52 eta 25 instalazio kutsakorrenetatik 10 biltzen ditu. Nafarroak 7 instalazio ditu, eragin osoaren % 23,7a. Gipuzkoak 5 instalazio ditu eta eragin osoaren % 17,8. Arabak 3 instalaziorekin inpaktu osoaren % 6,3 eta Iparraldek eragin osoaren % 0,5, lehen instalazioa 55. postuan dagoelarik.
Industria jarduerei dagokienez, Euskal Herriko energiaren sektoreak inpaktu osoaren %43a sopusatzen du. Bigarren sektore kutsatzaileena industria mineralena da, aipatutako zementu fabrikak barne. Hirugarren sektore esanguratsuena hondakinen tratamenduena da, inpaktu osoaren % 12,5arekin. Azken hauen artean daude Galindoko hondakin uren araztegia (%3,85), Zabalgarbi erraustegia (2,01%) eta Artigasko zabortegia (1,22), zeinak hiru instalzaioen artean eragin handiagoa duten metalak ekoizteko eta prozesatzeko instalazio guztiek batera baino (% 7,9).
2008 urteko datuak aztertuta, sektore ekonomikoen artean industria sektorearen eragina %61,79koa izan da, nekazaritza jarduerak %7,28ko eragina izan du, bizitegi sektorearen inpaktua %11,02 da eta ibilgailuen trafikoaren inpaktua %19,92.
Argi dago beraz, datu hauekin, zein sektoretan hartu behar diren neurriak: sektore industrialei dagokienez energia eta mineraletan, eta baita ibilgailuen garraioan ere.