Frackinga guztiok sufritzen dugun mehatxua da

Nahiz eta Araban eskatu ziren lehen esplorazio baimenak eta martxan jarri ziren aurkako lehen plataformak, frackinga Hego Euskal Herri osoarentzat da mehatxua.
Urte hauetan ikerketa mailan sondeoak egiteko baimen eskaerak Hego Euskal Herri osora zabaldu dira. Arazoa Bizkaian eta Gipuzkoan hain ezaguna ez den arren, herrialde hauetan ere frackingaren mehatxua badago, beraz adi egongo gara eta herrialde hauetan ere frackingaren aurkako Herri Ekimen Legegilea aurrera ateratzeko sinadura bilketa egingo da, ELAk ere horretan lagunduko du.
Mapa honetan ikusi daiteke frackinga aurrera ateratzeko baimenak non eskatu diren.