Garoña ezin da berriro ireki. Ez dugu utziko!

2014/03/12
Larunbatean, martxoak 15, manifestazioa egingo da Gasteizen Garoñaren berrirekieraren aurka. 19:00etan Ama Zuriaren enparentzatik irtengo da.

PPko gobernuak dekretu bidez aldatu zuen otsailaren 21ean Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea ahalbidetzen duen arautegia. Horrela zentralaren jabeak lizentzia berritzea eta berriro irekitzea eskatu dezake hurrengo uztailaren 6a aurretik. Araba Garoñarik gabe Plataformatik, non ELAk parte hartzen duen, askotan salatu dugu zentrala eta berau irekita mantentzeko trikimailu guzti hauek pertsonen osasuna eta segurtasunaren aurka doazela. Garoñako zentralaren jabe diren Iberdrolak eta Endesak osatzen duten oligopolioari men egiten dio espainiar gobernuak. Plataformatik ez gara geldirik geratuko eta bide guztiak erabiliko ditugu 44 urtez martxan egon de zentral hau berriro ireki ez dadin. Horregatik gobernuaren desafioari erantzun bat ematera deitzen ditugu herritarrak. Martxoaren 15ean Gasteizen antolatu dugun manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu, zein Ama Zuriaren enparantzatik irtengo den arratsaldeko 19etan. Ez dugu utziko Garoña berriro ireki dezaten!