Garoña itxi orain!

2012/03/06
Hainbat eragile sozial eta sindikalek herritarrei mobilizatzeko deia egiten diegu “Garoña, itxi orain. Fukushima gehiagorik ez” lemapean martxoak 10 larunbata, 17:30etan Bilboko PPko egoitzatik (Jesusen Bihotza) Iberdrola Dorrera (Plaza Euskadi) joango den manifestaziorako.

Garoñako zentral nuklearra Euskal Herritik kilometro gutxira aurkitzen da eta populazio gune handietatik oso gertu, Gasteiztik 45 kilometrora eta Bilbotik 80 kilometrotara, non milaka pertsona bizi diren. Garoña zentral zaharkitua da, arriskutsua, beharrezkoa ez dena, jada amortizatuta dagoena, eta bere ekoizpena energía berriztagarriengatik dagoeneko ordezkatuta dago. Arrazoi hauengatik berehala zentralaren itxiera agindu behar da.

Datorren martxoaren 11n urte bat betetzen da Fukushimako zentralaren 4 erreaktore atomikoetan istripua gertatu zenetik. Oraindik ez dakigu zeintzuk izango diren ondoriok bertakoen osasunean eta ingurumenean. Garoñako zentrala Fukushimako lehen erreaktorearen bikia da.

Fukushimako istriputik ikasi beharrean, Alemanian 17 zentraletatik 7 zaharrenak itxi eta gainontzekoen itxiera programa zehaztu duten bezala, hemen logikaren eta arrazoiaren gainetik zentralen bizitza luzatu nahi da. Garoñaren kasuan 2019 arte edo gehiago.ELAk PPko gobernuak orain eta aurretik PSOEko gobernuak Garoñaren bizitza luzatzeko harturiko erabakiak salatzen ditu.

Horregatik, hainbat eragile sozial eta sindikalek herritarrei mobilizatzeko deia egiten diegu. “Garoña, itxi orain. Fukushima gehiagorik ez” lemapean martxoak 10 larunbata, 17:30etan Bilboko PPko egoitzatik (Jesusen Bihotza) Iberdrola Dorrera (Plaza Euskadi) joango den manifestaldia antolatu dugu. Mobilizatu!