Garoñaren itxiera ospatzeko jaia Gasteizen

Garoñako zentral nuklearraren aurkako gizarte mobilizazioari esker Garoñaren itxiera errealitatea da jada. Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoña 2013ko uztailaren 6an zentralaren jarduna behin betiko geldiaraziko dela ziurtatu du.
Batzuk itxieraren arrazoia ekonomikoa dela argudiatu duten arren, errealitatea oso ezberdina da, segurtasun neurri ezak zentrala istera eraman dute.
Ezin da ahaztu Garoña martxan egon den urteetan enpresa elektrikoek izugarrizko dirutza irabazi dutela, hori bai, orain zentralaren desmantelamendua aurrekontu publikoen kontura egingo da. Nuclenorrek urtean 250 milioi euro irabazi ditu baima diru hau ez du erabiliko zentralaren desmantelamendua ordaintzeko edo zentrala kokatzen den Tobalina bailararen birsorkuntza ekonomikoa sustatzeko. Eskualde honetan lanpostuak mantendu eta sustatzeko berehalako neurriak hartzea beharrezkoa da.