Hego Euskal Herrian klima aldaketa eragiten duten emisioen atzean enpresak daude

2021/09/23
Glasgowko akordioaren sinatzaileok herrialde ezberdinetako emisioen inbentarioak egin ditugu datu iturri ofizialak erabilita, eragile independiente eta arduratuak ari gara lan honetan, instituzioek beste aldera begira jarraitzen duten bitartean. Emaitzek erakusten dute gaur egungo egoerari buelta emateko lan asko geratzen zaigula.

 

Sarritan hitz egiten dugu klima aldaketa eragiten dutenen arduraz, baina gutxitan jartzen diegu izen-abizenik. Hona hemen Hego Euskal Herriko enpresa kutsatzaileenen zerrenda:

 

 

Langileok kontziente izan behar dugu enpresa hauek badutela ardura eta berandu baino lehen neurriak hartu behar dituztela. Sektore batzuk aldaketa gehiago jasango dituzte beste batzuk baino, eta sektore hauetan alternatibak aurkeztu behar diutugu emisioak gutxitzen hasi eta trantsizioa benetan justua izan dadin. ELAk enpresa hauetan lan handia du egiteko, baina gure konpromisoa hori da eta lanean jarratuko dugu lortu arte.

Baina kalean ere badugu zeregin garantzitsua: mobilizazioa. Ehunka gobernuk, udalerrik eta erakundek larrialdi klimatikoa ezarri zuten arren ez dute neurri eraginkorrik hartzen. Mundu osoko kaleetako protesta masiboek behin eta berriz justizia klimatikoa eskatu dute, eta hurrengo asteetan ere mobilizazioak izango ditugu aldarrikapen hauek egiteko, larrialdi klimatikoa ezarri zuten horiek beraien ardura hartu eta neurriak har ditzaten, eta ELA ere mobilizazio horietan egongo da.