Hego Euskal Herriko energia politika

2016/05/13
Break Free kanpaina dela eta, ELAk bere mobilizazioa egin du maiatzaren 12an, Eusko Jaurlaritzaren energia politika salatuz.

Egun berean antolatutako formakuntza saioan, EAE eta Nafarroako energia politikak beraien lekua izan dute. Izan ere salatzekoa baita bizi dugun egoeraren aurrean, (klima aldaketaren mehatxua, pobrezia energetikoa, oligopolioaren boterea eta energia berriztagarrien bazterketa) bi administrazio hauek duten jarrera. Energia fosiletan oinarrituriko eredu energetikoak bultzatzen dituzte, biek, berriztagarriak propaganda hutserako erabiliz.

Deskargatu diapositiba aurkezpena.