Herritarrok bultzatutako Zubietako erraustegiaren kutsaduraren kontrol independientea

2019/10/24
Zubietako erraustegiaren proiektuan ezarritako kutsaduraren monitorizazio programak hutsune larriak ditu: zaharkitutako legeak agindutako minimoetara egokitzen da eta ez ditu oraindik arautu gabe dauden baina zientzilariek jada detektatu dituzten hainbat kutsatzaile biziki kaltegarrien jarraipenik egiten.

Zubieta Lantzen elkartea ari da erraustegiaren kontrol independenterako herritarren proiektua lantzen. Mundu mailan erreferente izango den ikerketa zientifiko bat da, erraustegien emisio eta inmisioetan erreferenteak diren patronatu, enpresa eta laborategi lokal eta internazionalek burutuko dituztelako. Gipuzkoako herritar eta entitate publikoek sortzen dituzten hondakinen errauste bidezko kudeaketak osasun eta ingurumenean duen eragin erreala jakiteko herramienta bat da. Herritarrengan sortutako proiektu bat da, beren osasun eta ingurumenaren kezkan errotuta: kutsadurari buruzko datu zientifikoak izatea.

Fernando Palacios doktore eta Eduar Rodriguez Farré irakasle adituek Gurasos elkartearen enkarguz egindako txosten perizialaren arabera "egia da instalazioek beraiek finantzatutako erraustegien ondorioei buruzko artikulu batzuk daudela, eta horien emaitzek ezartzen dute isurketek ez dutela arriskurik eragiten inguruan bizi diren pertsonen osasunean. Hala ere, ugariak dira arrisku esanguratsuak eta eragiten dituzten patologiak ezartzen dituzten argitalpen independenteak. Txosten honen ondorio nagusia da instalazioari emandako Ingurumen Baimen Integratuak (Ingurumen Baimen Integratua) ez duela pertsonen osasuna bermatzen, ez baitu atmosferara isuriko diren eta ingurunean barreiatuko diren substantzien kontrol-neurririk eta emisio-mugarik ezartzen, eta frogatu baita kantzerigenoak, mutagenoak edo ugalketari eragiten diotenak direla."

Herritarrak indefentsio egoera larrian gaude, aditu independenteek gure osasun eta ingurunea arrisku larrian ikusten dute, eta erakunde publikoetatik jarritako monitorizazio eta kontrol sistemak oso urrun daude gure eta ingurunearen osasuna segurtatzetik; are gehiago, beraien monitorizazio sistema ahalik eta emaitza lasaigarrienak erakusteko diseinatuta daude. Horren aurrean, erraustegiaren monitorizazio egiazko, moderno, eta garden bat behar-beharrezkoa da.

Monitorizazio zientifiko hau egingo duten erakunde zientifikoak bi dira: Batetik, nazioarteko fundazio bat, Europan erraustegien monitorizazioan aditua: ToxicoWatch. Monitorizazio plana gidatu, urtero egingo diren analisietarako laginak aukeratu, hartu eta espezializatutako laborategietan neurketak enkargatzeaz arduratuko da. ToxicoWatch proiektu honetan inbolukratua izateak proiekzio eta fidagarritasun zientifiko internazionala ziurtatzen dio proiektuari, mundu mailako punta-puntako ikerketen parean jarriz proiektu hau. Bestetik Eusko Jaularitzak lur eta landareetan metatutako metal astunen kutsadura neurketak gauzatzeko akreditatutako zentru bat kontratatuko da, GEYSER, hasierako “erreferentziazko neurketa“ garrantzitsuetan bederen akreditazio bikoitza izateko. Esan beharra dago baita ere Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) eta Errausketaren Aurkako Mugimenduaren injinariak ere lankidetzan dihardutela Zubieta Lantzenekin proiektu honen inguruan. 

Metodologiari dagokionez, biometatze monitorizazioan oinarritzen da: hau da, erraustegia martxan jarri aurretik ekosistemaren osasunaren adierazgarri izan daitezken hainbat elementuren laginak jaso, aztertu eta “erreferentziazko baloretzat” hartzen dira. Behin emisio puntua martxan jartzen denean, kasu honetan erraustegia, hortik aurrera periodikoki (finantzaketak ahalbideratzen badu, urtero) errepikatuko dira neurketa horietako esanguratsuenak, eta horrela jarraipen-parametro horien eboluzioa neurtu ahalko da. Neurketak inguruko 7 herritan (Zubieta, Usurbil, Lasarte, Hernani, Añorga, Andoain, eta Urnieta) eta eremutik urrunagoko beste kontrol puntu batean, Goierrin, egingo dira.

Erreferentziazko neurketarako hartutako laginak ondorengoak dira: 10 larre-oilategietako arraultzeak, pentsua eta lurra; lur eta landare ezberdinak, azaleko ura eta ur subterraneoak, eta emakumeen ama-esnea.

 

 

Proiektu hau Zubieta Lantzen-en ekimenez sortu da eta herritarren eta herri-ekimenaren finantzaketa bidez ahalbideratuko da. Epe luzerako proiektu bat denez, eta urtero-urtero monitorizazio neurketa berriak egingo direnez, urtero-urtero beharko dira finantzaketarako baliabideak. Hasierako “erreferentzia neurketen” aurrekontua 15.000€takoa da, eta ondorengo neurketetarako, hasiera batean urteko aurrekontua berdina aurrikusten da. Finantzaketa posible izateko, norbanako bakoitza bihur daiteke hain beharrezkoa den proiektu honen babesle eta kofinantziatzaile. Horretarako crowdfunding kanpaina bat abian jarri da ekarpenak egin ahal izateko. Kontu korronte bidez ere ekarpena egiteko aukera dago (ES45 2095 5069 06 1064132086 da kontua eta titularra Zubieta Lantzen da). 

Erraustegiko monitorizazio instituzionalak neurtuko ez dituen kutsatzaile probable eta arriskutsuenetako batzuen monitorizazio zientifiko egiazko, moderno, eta garden bat ziurtatzea da helburu. Neurketok osasunean eta ingurumenean arriskurik erakusten ez badute, denok aterako gara irabazten: nahiago genuke denen onerako hala balitz. Baina neurketak osasunean edota ingurumenean arriskugarritasun baten adierazle badira, froga zientifikoak izango ditugu hori horrela dela ziurtatzeko dagozkien entitateen aurrean eta ezinbestekoa erraustegiaren funtzionamendua gelditzeko eskatzeko, baita erantzuleei ardurak eskatzeko ere.