Herritarron mobilizazioak Guggenheim Urdaibai geldiarazi du
Guggenheim berri bat Urdaibaiko Biosferaren Erreserban egiteko intentzioa ez da oraingoa, aurretik ere proiektuak egon dira eta herritarrok geldiarazi ditugu. Oraingoan ere borrokaren bidez zentzugabeko proiektu hau bertan behera uztea lortu dugu.
Herritarrek badakite zeintzuk diren beraien beharrak, are gehiago Busturialdea bezalako eskualde batean. Dagoeneko turistifikazioaren ondorio kaltegarriak bizi dituzten: etxebizitza eskuratzeko zailtasun gehiago, garraio publikoa ez da nahikoa, zerbitzu publiko eskasak, babestutako eremu mehatxatuak,… Behar dituztenak ez dira arazo hauek areagotuko dituzten proiektu turistikoak, herritarren bizitzak eta gizartearen beharrak erdigunean jarriko dituen garapen eredu ekosoziala baino.
Beraien borrokarekin lortu dute Guggenheima geldiaraztea. Bejondeizuela!