I-ENER, energia fosilei alternatiba

2016/05/13
I-ENER energia berriztagarrien ekoizpena bultzatzen duen sozietate bat da. Energia berriztagarriak garatuz, Euskal Herrian energia eredua aldatzea bilatzen du.

Bixente Uhaldek, I-ENER sozietateko kideak, Iparralden energia berriztagarria eskala lokalean sortzen duen sozietate honen proiektua azaldu zuen. 2014 urtean pertsona talde bat, transizio energetikoa beharrezkoa zela pentsatuz, herritarrak biltzen hasi zen energiaren sorkuntza berreskura eta proiektu ezberdinak aurrera eramateko asmoz. Euskal Herrian kontsumitua den energiaren %92a kanpotik heldua da, baina bertutezko trantsizioa garbia, errentagarria eta berriztagarria izango da. Egoera aldatzen hasteko sortu da I-ENER.

Deskargatu hemen aurkezpena.