Iberdrolaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea, enplegua eta ingurumenaren alde

2012/06/05
Ingurumenaren Nazioarteko eguna dela-ta, ehunka pertsona elkarretaratu da gaur goizean Iberdrolaren dorrearen aurrean. “Ekonomia Berdea? Etekin handiak enplegua eta ingurumenaren kontura” lemapean egin da ELAk eta Iparraldeko Bizi erakunde sozialak deitutako elkarretaratzea.

Protesta honen bitartez berdez mozorrotu nahi duen kapitalismoa salatu dute ELAk eta Bizik. Benetako justizia soziala lortzea, eta pertsonen eta ingurumenaren arteko oreka berreskuratzea ahalbideratuko duten alternatibak exijitu dituzte.