MUGIKORTASUNA

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean ELAn mugikortasunaren inguruan eztabaidatuko dugu

2026/05/25
Ingurumenaren Nazioarteko Egunean ELAn mugikortasunaren inguruan eztabaidatuko dugu
Ekainaren 5ean, ELAko 300 kide bilduko gara trantsizio ekosozialaren atal garrantzitsu honetaz hitzegiteko. David Hoyos EHUko irakaslea, Sakana Trenaren Alde eta Subfluviala ez! palataformetako kideak izango ditugu.

Hitzegin dezagun mugikortasunaz. Dugun eredua onargarria da? Alternatiba zein da? Zein da langile klasearentzat eredu justua?

Trantsizio ekosozial justu batean mugikortasun eredua aldatzea eta denon beharrei erantzutea garrantzitsua izan arren, ez da hausnarketa sakonik egiten gai honen inguruan. Horrgatik ekainaren 5ean ELAko kideon mugikortasunaren inguruko jardunaldia izango dugu, trantsizio ekosoziala bere osotasunean aztertzeko.