IPCCren txostenarekin bat eginez, ELAk klima aldaketari aurre egiteko neurri zorrotzagoak exijitzen dizkie instituzioei

2018/10/09
Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Aditu Taldeak (IPCC) argitara eman berri du Polonian abenduan egingo den Klima Aldaketaren Nazio Batuen Goibileran (COP24) erreferentzia izango den txosten teknikoa. Txosten honen arabera, geroz eta gertuago gaude atzera bueltarik izango ez duen egoeratik.

Parisko Akordioak 2ºC graduko beroketa muga ezartzen bazuen ere, txosten honek dio 1,5ºC graduko beroketa muga izan behar dela helburua. Batetik bestera dagoen ezberdintasuna handiegia baita, eta eragingo dituen ondorioak ere larriegiak.

IPCCko adituen txostenak dio1,5ºC graduko beroketa muga horretara iristeko ez direla nahikoak gaur egun hartzen ari diren neurriak. Benetan itzulerarik gabeko egoerara iristea ekidin nahi bada, askoz neurri zorrotzagoak hartu beharko direla dio txostenak, orain arte hartu ez diren neurriak beharko direla, eta gainera, askoz ere erritmo azkarragoan. Izan ere, CO2 emisioak 2050erako zero izan beharko ziren.

Sektoreka ere neurriak proposatu dituzte, sektore gakoak honako hauek izanik: energia, industria, garraioa, eraikinak, hiriak eta lurzorua.

ELAk sarritan salatu du instituzio eta kutsatzaile handiek orain arte hartutako konpromisoak oso eskasak direla, eta gainera, ez dituztela betetzen. IPCCren txostenak baieztatu digu norabide zuzenean goazela, beraz, aurrerantzean ere aldarrikapen horrekin jarraituko dugu. Klima aldaketari aurre egiteko neurri zorrotzagoak hartu behar dituzte gure instituzioek ahalik eta arinen, gu ere arduradunak baikara.