HONDAKINAK

Kantauri itsasoan noraezean dabiltzan plastikozko bolatxoak icebergaren punta besterik ez dira

2024/01/10
Kantauri itsasoan eta mundu osoko ozeanoetan hondakin eta plastiko kopurua izugarria da, kalkulatu ezin daitezkeen milioika tona zabor. Eta zabor hori, guk sortu dugu gure ekoizpen eta kontsumo ereduarekin.

Portugaleko uretan plastikozko bolatxoak zeramatzan itsasontziak bere karga galdu aurretik, kantauri itsasoan milaka tona plastiko eta hondakin zeuden jada, eta ez gara gehiegi kezkatu orain arte.

Badirudi tamaina honetako hondamendi bat gertatu eta medioetan behin eta berriz entzuten dugunean soilik googoratzen garela itsasoan dauden milaka tona hondakinez, edo agian horietaz ere ez, plastikozko bolatxoan gure hondartzetara ez iristeaz bakarrk kezkatzen gara. Baina gure hondartzetara egunero kiloka hondakin eta plastiko iristen direla orain arte ez al gara konturatu?

Galiziako Gobernuak izan duen jarrera guztiz salagarria da. Tamaina honetako gertaera baten aurrean informazioa izkutatzea ,eta ondoren, agerikoa dena ukatzea beraien estiloa izan da beti. Prestigekin gertatu zena gogorarazi digu. Baina ozeanoetan merkantzia ariskutsuak edota kutsatzaileak daramaten milaka itsasontziren ardura ez da Galiziako Gobernuarena. Ezta itsasoan dauden milaka tona plastikoena eta behin eta berriz gure kostaldeetara iristen diren hondakinena ere. Gehiegizko hondakinen arazoa mundu mailakoa da eta gure ekoizpen eta kontsumo ereduaren ondorio dira. Itsasoko garraioa eta honek sotzen dituen arazoak ere eredu honen ondorio dira.

Beraz, ez dezagun beste aldera begira, gure ardura ere bada eta.