Kapitalari planto!

Iberdrolak Bilbon egin duen urteko batzarra dela-eta, ‘Euskal Herriak kapitalari planto!’ ekimeneko ordezkariek protesta ekintza egin dute Euskalduna Jauregiaren aurrean. ELA ekimen honen parte da eta sindikatuko ordezkaritza bat bertan izan da.
ELAk salatu nahi duenez, Iberdrolak urtero milaka milioitako irabaziak ditu, gure miseriaren truke lortutako dirutza. Argindarraren prezioa gero eta garestiagoa da, Europako garestienetakoa, eta milaka dira Euskal Herrian argindarraren faktura ordaindu ere ezin duten familiak. Gainera, bere jarduera berde kolorez marraztu nahi duen arren, itsurakeria hutsa da, izugarri kutsatzen duen enpresa baten aurrean gaudelako.