Klima ez da negozioa! Azaroak 6an Bilboko kaleak beteko ditugu! #Aldaketaldia

Azaroak 6an, moblizatzeko nazioarteko deiarekin bat egiten, Bilboko kaleak beteko ditugu justizia klimatikoa eskatzeko, eta ELA ere bertan izango da. Norabide aldaketa sakona behar dugu, eta hori ez da posible izango baldin eta euskal jendarte aktiborik ez badago. Garbi dago ezin dela trantsizio justurik egin baldin eta aldaketa egoera honetara ekarri gaituzten esku berberetan uzten bada. Eta, hain justu, bertako agintariak horixe egiten ari dira. Beharrezkoa da klima larrialdiaren kausak areagotzen dituzten enpresa eta gobernuak salatzea, agintariei benetako aldaketak eskatzea, eta bestelako gizarte eredu baterako bidean antolatzea.
Bizkaiko hainbat herrietan ere antolatu dira ekintzak, ikusi hemen egitarau osoa.