Kontu Auzitegiak berriro ere arrazoia eman die Intxaurrandieta eta Errazkini

2019/06/11
2013an erraustegiaren eraikuntza geldiarazteagatik 45 milioi euroko kalteordaina eskatzen zieten EAJ eta PSEk kontrolatzen duten Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak.

Kontuen Auzitegiak berriro ere errugabe direla esan du. Besteak beste, sententzian azpimarratzen da erraustegia gaindimentsionatuta zegoela frogatuta dagoela eta kontratua etetean eginiko ordainketek ez zutela diru publikoan galerarik sortu, eta ondorioz Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin ez direla erantzule. EAJ eta PSEk aurkeztutako apelazioaren argumentuak banan banan baztertu ditu Kontu Epaitegiak.

Sententzia honekin frogatuta geratzen da EAJ eta PSEk prozesu guzti honetan izan duten helburu nagusia, Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako mendeku pertsonala.