Munduko biztanleriaren % 0,1 aberatsenak kutsadura izugarria sortzen du eta, era berean, krisi klimatikoaren hondamendietatik negozioa eta etekinak ateratzen ditu
Aberatsenek kalte gutxiago sufritu eta negozioa egiten duten bitartean, populazio pobreenak pairatzen dituzte tenperatura altuenen eta hondamendien ondorio latzenak egoera guztiz bidegabe honetan. Txostenak sakon azaltzen du nolako arrakalak sortzen dituen klima aldaketak:
-
Munduko % 0,1 aberatsenak (8 milioi pertsona inguru) planeta osoko 3.500 milioi pertsona pobrenek batera baino karbono emisio gehiago sortzen ditu.
-
% 0,1 aberatseneko talde txiki honek Sahara hegoaldeko Afrika osoak (1.300 milioi pertsona) baino hiru bider karbono emisio gehiago sortzen ditu guztira.
-
% 1 aberatsena da 1990etik gertatu den berotze globalaren % 20ren erantzule zuzena.
-
% 1 aberatsenaren urte bakar bateko igorpenek 1,9 milioi heriotza gehigarri eragingo dituzte beroaren ondorioz. Heriotzen % 78 errenta ertain eta baxuko herrialdeetan gertatuko da, nahiz eta herrialde horiek emisio globalen % 8 soilik sortzen duten.
-
Hegazkin pribatua da desberdintasun honen adibiderik argiena. Hegazkin pribatu guztiek bi segundotan emititzen duten karbono kopurua pertsona pobre batek urte oso batean sortzen duen bera da.
-
Aberatsak aseguru pribatuekin eta leku seguruetan babesten diren bitartean, gutxien kutsatzen dutenek beren etxeak, uzta eta bizibideak galtzen dituzte. 2050erako, 1.000 milioi pertsona inguru (munduko biztanleriaren % 10) beren etxeetatik lekuz aldatzera behartuta egon daitezke klima-krisiaren ondorioz.
-
Hondamendien inguruko espekulazioak eta berreraikitze merkatuak urtean 70.000 milioitik 92.000 milioi dolarrera egingo duela gora 2029rako.
-
Txosten honek, erregai fosiletan eta hondamendien osteko berreraikitze lanetan aldi berean parte hartzen duten 217 enpresa identifikatu ditu. BlackRock eta Vanguard bezalako inbertsio funtsek enpresa horien % 92tan inbertitzen dute, triloi bat bat dolar baino gehiagoko balioarekin.
Egoeraren larritasuna eta justizia eza ikusita, hauek dira aldarrikatzen diren neurriak, eta ELAk bat egiten du beraiekin:
-
Zerga iraunkorrak: Erregai fosilen enpresei, ondare handiei eta emisio altuko luxuzko produktuei (adibidez, jet pribatuei) zerga iraunkorrak ezartzea.
-
Finantzaketa publikoa: Hego Globalerako klima finantzaketa substantzialki handitzea egokitzapenerako laguntzak 2035erako hirukoiztuz dirulaguntza publikoen bidez, eta ez zorra handitzen duten kreditu bidez.
-
Enpresei mugak: Hondamendien berreraikuntzan eta krisien kudeaketan enpresa handien etekin ekonomikoen gainetik pertsonen beharrak lehenestea.
