Garoñaren itxiera oso berri ona da, baina energia nuklearraren aurkako borroka ez da amaitu

2017/08/02
ELAk ospatzen du Garoñako zentral nuklearraren itxiera iragarpena, behin betikoa izango denaren esperoan. Dena den, ez dugu ahaztu behar energia nuklearraren aurkako borroka ez dela bukatu, hondakin erradioaktiboak eta Garoñako zentralaren eraispena zain daudelako.

Euskal Herritik gertuen dagoen zentral nuklearraren itxiera lortzeko mobilizazioa ezinbestekoa izan da; bide honetatik mundu osoan mota honetako instalazioak ixtea lortu behar da.