Sustrai Erakuntzak herritarron laguntza behar du makrogranjen kutsadurari aurre egiteko

2023/02/07
Abeltzantza industrialaren eta, batez ere, Caparrosoko makrogranjaren isurketen kontrako epaiketan herri akusazio gisa aritzeko, Sustrai Erakuntza fundazioak laguntza eskaera egin du. ELAk dei egiten dio gizarteari ahal duen neurrian lagundu dezan hain arazo larriari aurre egiten.

Sustrai Erakuntza Fundazioaren azken hilabeteetako lan-ildoetako bat makroetxaldeek Nafarroan duten eragin negatiboa salatzea izan da, bai lurraldearen orekan, bai ingurumena zaintzen duten eta herritar guztientzat elikagai osasuntsuak ekoizten dituzten tokiko nekazaritzan eta abeltzaintzan. Zentzu honetan, Sustrai Fundaziotik hainbat ekimen jarri dituzte martxan: makroetxaldeen proiektuei alegazioak aurkeztea, edota makrogranjen inguruko irregulartasunei buruzko txostenak idaztea,...

Orain, abeltzaintza makroeredu intentsibo honen aurkako borrokan jauzi kualitatibo handia egin dute. Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldeak ustez lurzorua eta akuiferoak kutsatu izanaren ondorioz salaketak ari dira auzitegietan tramitatzen, hainbat eragilek aurkeztutako salaketak, baina baita Nafarroako Gobernuak berak ere aurkeztutakoak. Aukera horren aurrean, Sustrai Erakuntzak auzian herri akusazio bezala pertsonatzea erabaki du, tramitatzen ari ziren dokumentazio guztia ezagutzeko asmoz eta herritarrek ingurumen garbi eta osasuntsua izateko dituzten eskubideak defendatzeko asmoz. Denon onurarako akusazio honek gastu andana suposatuko du eta Sustrai erakuntza Sustrai bezalako entitate txiki batentzat esfortzu handia da. Horregatik, dirua biltzeko kanpaina martxan jarri dute.

Denon onurarako, eta ingurumenaren eta Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza sarearen suntsiketaren erantzuleak judizialki zalantzan jartzeko, ELAk dei egiten die herritarrei ahal duten heinean auzibide honetan laguntza emateko bakoitzak egin dezakeen ekarpenarekin.

Hemen egin daiteke ekarpena.

 

BABESTU EZAZU NAFARROAKO MAKROETXALDEEN ISURKETEN KONTRAKO HERRI AKUSAZIOA.

ABELTZANTZA INDUSTRIALARI EZ.