#TourAlternatiba Donostian

2018/10/05
Donostiara iritsi da klima aldaketa salatzeko Alternatiba Tourra, eta goizetik alternatibei buruzko erakusketa izan da Gipuzkoa Plazan. Alternatiba Tourra bizikleta gainean egindako 5.800 kilometroko ibilbidea izan da, `Aldatu dezagun sistema, ez klima!´ lemapean. Ekainaren 9an Parisetik abiatu zen Alternatiba Tourra izeneko mobilizazio eredu berri hau: lau hilabetetan 200 etapa egin ditu bost herrialde zeharkatuz, eta iritsi den toki bakoitzean proiektu kaltegarrien aurkako borrokan nahiz alternatiba eraldatzaileak sortzen ari diren tokian-tokiko mugimenduekin elkartu da.