TRANTSIZIO EKOSOZIALA

Trantsizio ekosozialak ere mineral eskaera handia du

2024/04/25
Bultzatu nahi dugun trantsizio ekosozialean garrantzitsua izango da mineralen beharra aztertzea, trantsizio energetiko eta digitalerako. Trantsizio horrek izango duen eskaera aztertzea eta aurrezteko eta birziklatzeko neurrien bidez nola murriztu aztertzea funtsezkoa izango da, eta, gainera, sozialki bidezkoa izan beharko da.

“Amigas de la Tierra” elkartearen azterlan batek galdera hau planteatzen du bere azken txostenean: posible al da trantsizio ekologiko jasangarria eta sozialki bidezkoa lortzea energia turriak ordezkatuz eta gure produkzio eta kontsumo eredua aldatu gabe? Ezinbestekoa da 2050era arteko trantsizio energetiko eta digitalerako planen ondorioz beharko diren mineralen azterketa egitea. Birziklatzea, ekonomia zirkularra eta aurrezte neurri desberdinak eta mineralak erauzteko eskakizunak murriztean izan dezaketen eragina ere ebaluatzen da txosten honetan.

Hauek dira txosten honen emaitza nagusiak:

  • Mugikortasuna, batez ere auto elektrikoa, da mineralen eskaria handitzen duen iturri nagusia, hala nola litioa, kobaltoa, nikela edo lur arraroak.
  • Hidrogeno berderako elektrolizagailuen fabrikazioa da, besteak beste, paladioaren eta platinoaren eskaera nagusia.
  • Mineralen eskaria handitzeko iturri nagusia ez dira energia berriztagarrien teknologiak, mugikortasuna baizik, batez ere auto elektrikoa.
  • Mugikortasun elektrikoa da metalen eskaera handiena duen sektorea, eta 2020tik 2050era bitartean lur arraroen eskaera metatuaren %79aren erantzulea ere bada; energia eolikoa ekoizteko teknologiek, berriz, %16aren erantzulea.
  • Energia trantsiziorako mineralen eskariaren %67 metal birziklatuz bete liteke aurrezteari eta ekonomia zirkularrari esker, eta erdira jaitsi liteke mineral berriak ateratzeko beharra.
  • Mugikortasunarekin lotutako neurri hauek eragin handiagoa dute eskaera hori murrizteko orduan: teknologien bizitza erabilgarria luzatzea, materialen birziklatzea areagotzeko neurri anbiziotsuak hartzea, auto elektrikoen baterien tamaina mugatzea eta berrerabiltzea sustatzea, ibilgailu pribatuen flota murriztea autobus kopurua handituz, eta, hala, lortuko zen:
    • Batez beste, metalen eskaera %34 eta trantsiziorako funtsezkoak diren metalak %50 murriztea.
    • Metal birziklatuen ekarpena handitzea, eskariaren %67raino betez.
    • Batez besteko erauzketa eskakizunak %49 murriztea metal guztietarako.

Nahikotasun eta ekonomia zirkularreko neurri hauen konbinazioak, eta birziklapena handitzeak, eszenatoki hobeagoan eta jasangarriagoan jartzen gaitu, eta gainera sozialki bidezkoagoan.