Trantsizio energetikoa arazotan? Energia komunitarioaren gorakada eta gainbehera Europan

Azken urteotan energia komunitarioaren, edo tokian tokiko energiaren, inguruko ekimenek ilusio handia piztu dute ingurumen aktibisten, komunitateen, eta hainbat politika arduradunen eta sindikalisten artean. Energia komunitarioa aurrera eramateko ahalegina maiz justizia sozialaren izenean egiten da, berdintasuna bultzatuz eta jende arruntari ahalmena emanez karbono gutxiko etorkizunerako trantsizioan.
Denbora batez, bazirudien halako ekimenak Europan zehar sortzen ari zirela. Energia berriztagarrien hazkundea eta herritarren eta komunitatearen jabetza ugaltzea banaezinak ziruditen. Eolikoaren eta eguzki teknologien kostuak murriztuta, energiaren jabetzaren trantsizio erradikala —eta energia konpainia handietatik ekoizle eta kontsumitzaile txikietara kontrola lekualdatzeko— posible izateaz gain, agian gertu ere bazirudien. Energia komunitarioaren defendatzaile askok Europar Batasunaren politikak onartzen baitzituzten, energia merkatuen liberalizazio eta pribatizazio gehiago derrigorrezkoak zirelakoan. Energia komunitarioaren defendatzaile askok uste zuten tokiko energiak ingurune liberalizatu batean bizirauteaz gain, aurrera egin zezakeela.
Baina Europako azken politika aldaketek energia komunitarioa gainbehera eredu batean kokatu dute. Diru laguntzak kentzeak moteltze izugarria ekarri du tokiko energia ekimen eta kooperatiba berrien kopuruan, eta dagoeneko finkatutakoak mehatxatu ditu.
Laguntzak desagerrarazteak agerian utzi du tokiko eta komunitateko energia ekimenak merkatuaren lehiatik babesten dituzten politikekiko mendekotasuna izan dutela.
EB mailan, enkante lehiakorretara igarotzean, funtsean, eskala txikiko sortzaileek elektrizitate soberakina sarera berriro saltzeko aukera kendu zuten. Aldaketa horren ondorio politikoak oso esanguratsuak dira. Energia komunitarioan konfiantza jartzearen arrazoia, indarrean dagoen sistemaren alternatiba izantean oinarritu da. Eta beste alternatiba posibleak –hala nola, merkaturatzea eta energia sistemen birnazionalizazio integrala, aukeretatik kanpo uzten dira. Eragin handia izaten jarraitzen du "energia pertsona arrunten eskuetan jartzea" ideiak, gizabanakoek eta komunitateek benetako bizitzari eragiten dioten energiari lotutako erabakien gainean kontrola izan dezaten, baina ideia horrenganako konfiantza gero eta txikiagoa dela dirudi.
Argi izateko, komunitatearen energiaren alde borrokatzen duten ekintzaileak aliatu garrantzitsuak dira demokrazia energetikoaren aldeko borrokan. Baina gure borroka oinarri sendoetan errotuta egon behar da, eta gertakariek argi uzten instituzioek defendatzen dituzten politikak —deskarbonizazioa liberalizazio, pribatizazio eta merkaturatze sakonagoarekin lotzen dituztenak— kontrakoak direla trantsizio energetikoa energia komunitarioaren baloreekin aurrera eramatearekin.
Dokumentu honek sindikatuen eta demokrazia energetikoaren alde borrokan ari diren beste batzuen arteko eztabaidak berrantolatzen lagundu nahi du, etorkizun iraunkorrago eta justuago baterako trantsizioan komunitatearen konpromiso esanguratsua eta zabala nola landu jakiteko.
TUEDen txosten osoa hemen.