Urdaibaiko Guggenheimen inguruko entzute prozesuak herritarren kontrako jarrera agerian utzi du

Adin, genero, ideologia eta lanbide ezberdinetako 500 elkarrizketa egin ondoren atera diren ondorioak dira hauek.
Beste ondorioetako bat izan da eskualdearen garapena eta ingurumenaren babesa eskutik joateko beharra azpimarratzen duela gehingoak. Turismoaren inguruko hausnarketak ere izan dira. Enpleguan, etxebizitzan eta garraio sisteman inpaktu negatiboak ekidingo dituen turismo eredu berri bat behar dela azpimarratu dute elkarrizketatuek. Ahalik era bisitari gehien bilatzen dituen turismo eredua baztertu egiten da.
Guggenheim berri baten kokapenari dagokionez, Murueta inguruan museo bat kokatzeak perfil ezberdinetako jendearen artean erresistentzia sortu du. Baita museoaren izaerak ere, eskualdearen indentitatearekin lotura izan beharko lukeela ere aldarrikatu dute elkarrizketatuek.
Orohar, orain arte onartua izan den garapen ereduari erresistentziak ageri zaizkio eta beste garapen eredu berri baten aldekoa da jendea, ingurumen babesa eta ongizatea uztartuko dituena, eta turismo eredu jendetsuak baztertzen dituena.
Eusko Jaurlaritzak berak agindu du entzute prozesu hau, eta orain berari dagokio jendearen iritzia errespetatu eta Guggenheim proiektua Urdaibaitik behin betiko baztertzea.