GUGGENHEIM URDAIBAI

ELAk parte hartuko du urriaren 19rako deitutako manifestazioan

2024/10/14
Urdaibai inguruko eragile sozial eta sindikatuek mobilizazio ugari egin dituzte Guggemhein berri bat eskualdean eraikitzeko proiektuaren bidegabekeria salatzeko. Urriaren 19rako Urdaibaien eraiki nahi den Guggenheimen aurkako manifestazioa deitu da Gernikan eta ELAk mobilizazio honetan parte hartzeko deia egiten du. Eta behin betikoz proiektu hau bertan behera uzteko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari.

Eraiki nahi duten Guggenheim berria ekonomikoki eta sozialki zentzugabeak dira, eta ingurumen ikuspuntu batetik bidegabekeria. Gainera eskualdearen inongo parte hartzerik gabe egiten ari dira, inposaketa hutsa da. ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio proiektua behin betiko baztertzeko.

Onartezina eskualdearentzat proposatzen duten etorkizuneko proiektua turistifikazioan eta azpiegitura handietan oinarritzea; beste herrialdeetan izaera horretako apustuek herritarrei ekarritako kalteak eta galerak ikustea besterik ez dago. Eskualdeak behar duena transizio ekosozial justuaren printzipioetan oinarrituriko etorkizuneko proiektua da, pertsonak eta bizitzak erdigunean jarriko dituena, planetaren mugak errespetatuko dituena, eta negozio handien mesederako baino, herritarren ongizaterako pentsatuko dena. ELAk norabide horretan lanean jarraituko du, eskualdean trantsizio ekosoziala bideratzeko proiektuak babestuz.

Guggenheim Urdaibai Stop eragileak hainbat elegite jarri ditu proiektu hau bermatzeko egiten ari diren lege aldaketa eta beste erabaki batzuen aurka, eta epaitegietan jarraitu ahal izateko dirubilketa egiten ari dira. Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurkako herri-plataforma diruz laguntzeko bideak hauek dira:

Kontu-zenbakia: ES80 2095 0130 20 9123630854

BIZUM: 09153

Proiektu bidegabe honen aurkako borrokan, SEO/BirdLife-k eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak nazioarteko sinadura bilketa bati hasiera eman diote Salomon R. Guggenheim Foundation-i eskatzeko uko egin diezaiola Urdaibai Biosfera Erreserbaren suntsiketari. Helburua 1.300.000 sinadura lortzea da, Guggenheim Bilboko museoaren urteko bisitari-kopurua adierazten duen zifra sinboliko gisa. Hemen sinatu daiteke:

euskaraz (https://seoactua.org/peticion/urdaibai-bosfera-erreserba),

ingelesez (https://seoactua.org/peticion/urdaibai-biosphere-reserve)

gaztelaniaz (https://seoactua.org/peticion/reserva-urdaibai)

 

ELAk mobilizazio honetan parte hartzeko deia egiten du eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio behin betiko proiektu hau bertan behera uzteko.

Urriak 19an denok Gernikara!!