Venezia urpean gera daiteke, baina Euskal Herria ere bai

Azken asteetan maiz ikusi ditugu Venezia urpean agertzen den irudiak. Klima aldaketaren eraginetako bat itsas mailaren igoera izango da eta ondorioz Venezia hiriak eta inguruko irlek izan dezaketen etorkizun beltzak kezka sortu du, itsasoaren mailaren igoerak izan ditzakeen eraginak gertuago ari baikara ikusten, orain arte Pazifikoko irlen arazoa baitzen soilik. Euskal Herriak ere sufrituko du itsas mailaren igoera hau hurrengo urteetan.
Klima aldaketarekin lotuta kostaldeko uholdeengatik arrisku lekuetan bizi direnen kopurua orain arte uste zenaren hirukoitza da eta hazten jarraituko du tenperaturak eta izotzen urtzeek gora egin eta itsas mailaren igoera aurreikusten den heinean.
Nature Communications aldizkariak argitaratzen duen “Climate Central” ikerketaren arabera, 2050ean uholde arriskua izango duten lekuetan orain 300 milioi bizi dira. Mende amairan kopuru hori 360 milioira igoko litzateke. Espainiar Estatua 210.000 biztanle dira gune hauetan bizi direnak.
Euskal Herriko kostaldean ere uholde arrisku handia dago. Bizkaian, Uribe-Kosta eta Ezkerraldeko eremu handiak itsaso azpian geratuko lirateke, baita Urdaibai inguruan Gernikaraino ere. Bilbon erdialderaino iritsiko litzateke uholdea. Gipuzkoan Zarautz, Orio, Txingudiko badia, Irun eta Hondarribiako eremuak urpean geratuko lirateke. Eta Pasaia eta Donostian kalte handiak eragingo lituzte. Lapurdin ere sufrituko lirateke uholde hauek, batez ere Donibane Loitzuneko ingurua.
Euskal Herriko eremu ezberdinetan izango diren uholdeak ikusteko, ikerketa berri honetan erabili duten metodoak uholde arrisku mapa berriak zehaztu ditu. Hemen ikus daiteke uholde arrisku mapa berria.
Klima aldaketa urruneko kontu bezala ikusten duten horiek mapa hauek begiratu beharko lituzkete zein egoera larrian gauden eta egongo garen ikus dezaten, batez ere gure instituzioetako agintariak. Ea horrela beraien esku dagoena behingoz egiten duten.