Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta herri akusazioa gisan ariko dira epaiketan
Arrazoi horiek medio, Zaldibar Argitu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta herri akusazio modura aurkeztuko dira Zaldibarko zabortegiaren auziaren gainean egingo den epaiketara; katastrofe humano, ekologiko eta sozial honen aurrean erantzukizun zehatzak argitzea eta gertatu denaren gaineko informazio gardena izatea ezinbestekoa da halakorik berriro gerta ez dadin. “Langileek, herritarrok eta ingurugiroak guztion kontura negozioa egiten duten talde klientelarrik gabeko herria merezi dugu, ez diezaiegun utzi lehengo modu berean jokatzera itzultzen, ezer gertatu izan ez balitz bezala eskuak garbitzen”.
Epaiketak izango dituen gastuei aurre egiteko, diru-bilketa kanpaina bat jarriko dute martxan. “Guztion ekarpena izango da ongietorria, bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan. Herritarrok prozesu guzti honetan ahots propioa izatea oso garrantzitsua izango da”.