HONDAKINEN KUDEAKETA
Zubietako erraustegiaren inguruan jasotako laginek sustantzia toxikoak nabarmen areagotu direla erakusten dute
Lehen laginak erraustegia piztu aurretik hartu ziren, 2019an, eta ondoren urtero jaso dituzte lagin ezberdinak inguruko oiloen arrautzetan, zuhaitz mota ezberdinetan, sedimentuetan eta uretan, besteak beste. Ondorioztatu dute lagin horietan hainbat toxikoren proportzioa nabarmen handitu dela. Osakidetzaren menpe dagoen Biogipuzkoak egindako ikerketarekin alderatuta, oso emaitza ezberdinak dira. Biogipuzkoak adierazi du ez dutela epe motzean osasunean eraginik izango denaren zantzurik aurkitu. Toxicowatchek ordea ondorengo toxiko mailak aurkitu ditu laginetan:
Arraultzetan eta hainbat landaretan dioxina kopurua handiak 2019arekin alederatuta. Hainbat lekutan hartu dira laginak eta batzuetan dioxina kopurua lehen halako bost dira.
Erraustegitik metro gutxira dagoen goroldioan 226 aldiz dioxina gehiago aurkitu dira.
Pinu eta gorostietan ere dioxina kpuruak gora egin du eta erraustegia piztu aurretik topatu ez zituzten toxiko batzuk ere agertu dira, PAH eta PFAS esaterako.
Arkaitzerrekako ur laginetan topatu dituzten PFOA mailak (63 nanogramo puntu batean eta 140 nanogramo beste batean), Herbeeretan duten 0,3 nanogramoko muga modu eskandalagarrian gainditzen du.
Herbeeretako zientzialari independente hauen ondorio nagusia izan da erraustegia martxan denetikhainbat gai toxikoren presentzia hazi egin dela inguruan.
ELAk beti izan du erraustegiaren aurkako jarrera, eta orain ere berdina esaten dugu. erraustegiak ingurumen eta osasun kalte izugarriak eragiten dituztela eta ez direla beharrezkoak. Alternatiba badago: hondakinen kudeaketa iraunkorra. Eta politika publikoak kudeaketa eredu hau aurrera eramateko norabidean joan behar dira.