ERRAUSTEGIA

Zubietako erraustegiaren inguruan kutsadura toxikoa neurtzeko hartutako laginek alarmak piztu dituzte

2025/04/25
ToxicoWatch elkartea 2019tik ari da Zubietako erraustegiaren inguruko laginak hartu eta aztertzen azpiegitura honek inguruan dituen isuriak neurtzeko. Emaitzak ez dira onak izan.

Zubieta inguruan 2024an jaso ziren azken laginek kutsatzaile kopuruek gorantz egin dutela baieztatu dute. Zubieta inguruko hainbat eremutan dioxina, PFAS (sustantzia perfluoroalkilatuak) eta metal astunen kutsadura maila arriskutsua da. Sustantzia hauek ongi aztertu behar dira osasunerako oso kaltegarriak direlako eta Zubieta inguruan jasotako emaitzak alarmak piztu dituztelako. Datu hauek baiztatzen dute erraustegiaren inguruko zonaldeak kutsatuta daudela eta honek osasun publikoan, ekosistemetan eta elikagaien segurtasunean arriskua suposatzen du.

2024an jasotako laginen emaitza kezkagarriak izan dira:

  • Goroldioan, lurrean eta kanpoan hazitako oiloen arraultzetan topatutako dioxinek EBko segurtasun mailak gainditu dituzte.

  • Arrautzetan topatu diren dioxinak ugaritzen ari dira. Hernaniko baratze batean jasotako arraultzeen laginek azken 13 urteetan ToxicoWacht elkarteak Europan jasotako dioxina maila altuena erakutsi dute.

  • Goroldioetan aurkitutako dioxinak erraustegia martxan jarri baino lehenago 2019an hartutako laginek baino 300 aldiz maila altuagoa erakusten dute.

  • Beruna, merkurioa eta arsenikoa bezalako metal astunak ere aurkitu dira inguruko etxebizitza, parke eta eskoletatik gertu.

  • PFASak ere aurkitu dira andoain ingurko ur edangarria ematen duen iturri batean. Orain arte zonalde hau erraustegiko kutsaduraz garbi zegoen. PFASak aurkitu dira erraustegiaren inguruko arraultze lagin guztietan ere.

Emaitza hauek ingurumen koltroletan akats sistemikoak daudela baieztatzen dute ikerlarien esanetan. Erraustegietatik gertu bizi diren pertsonak sustantzia kimiko toxikoetara esposizio handia dute, kasu batzuetan legeak ezarritakotik oso goitik eta egoera honek EBn alarmak piztu beharko lituzkeela diote.

Emaitza hauek hondakinen errausketa soluzio garbia eta segurua dela gezurtatzen dute. Hondainen kudeaketa eta tratamentuan aldaketak behar direla baieztatzen dute, zero zaborrerrantz garamatzatenak eta errausketarik gabeko alternatibak dira osasun publikoa eta ingurumena babesten dituztenak.

Toxicwacht-eko ikerlariek argi dute: dioxinek eta topatu diren beste hainbat sustantziek (PCB,PFAS,...) minbizia eragiten dute eta kontrol zorrotzagoak behar dira. Ez dira osasuna zaintzeko neurriak hartzen ari. Aurretik ere egonak ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietan egoeraren berri ematen baina ez diete kasurik egin. Beste erraustegi batzuekin ordea elkarlanean ai dira (Paris eta Herbehereetan) eta gobernuak kontrol programetan analisi biologiko hauek sartu zituzten egoera hobetu ahal iateko. Euskal herrian ere gauza bera egitea proposatzen dute ikerlari hauek.