3P Biovianek talentua uxatzen du
Dámaso Moleroren, 3P Biovianeko agintari nagusiaren, iritzia irakurri berri dugu prentsan, Nafarroako enpresetako talentudun langileek beste erkidego batzuetara edo atzerrira "ihes" egiten dutela kexatuz. Horregatik, Nafarroako administrazioei neurriak eta ikerkuntzan inbertsio gehiago egiteko eskatzen die, eta haien moteltasuna kritikatu. Inguruko gainerako erkidegoak ere insolidariotzat jotzen ditu.
Bere eskaeretan sartu gabe, Nafarroako gizartea errespetatzeko eskatzen diogu, eta ez ezkutatzeko bere enpresan gertatzen den.
Orain arte, 3P “zubi” lanak eginten dituen enpresa izateaz harro azaldu izan dira. Hau da, gutxi edo batere ez zitzaien axola plantillaren lan baldintzak. Izan ere, legearen mugetaraino joaz, kontratatutako 300 pertsonen % 50ek aldi baterako kontratua zuten, enpreak hala erabakita. Eta langile askok lana uztea guztiz normalizatuta dago, langile gazteak eta prestakuntza eta ikasketa zabalekoak. Langileek, gutxieneko lan baldintzak nahi izanez gero, etorkizuna 3Ptik kanpo bilatu behar izan dute.
Baina,... zeintzuk dira langileak 3P uztera eramaten dituzten arrazoiak?
Hasteko, lan egonkortasun eza eta kontratu mugatuak izatea. Gai hori enpresaren esku dago soilik. Oso garrantzitsua den beste alderdi bat lana eta familia uztartzea ahalbidetzen duten neurri eta baldintzarik eza da. Horren adibide da plantillaren lanaldia oso handia dela (1.752 ordu, Industria Kimikoaren Estatuko Hitzarmenean bezala), 3 asteko oporraldiarekin eta data jakinetan, aldatzeko aukerarik gabe eta norberaren gauzetarako ia egunik gabe. Txanda zatituari dagokionez, ez zaie uzten 17:00ak baino lehen irteten, ezta kontziliaziorako ere. Aipatu behar da plantillak barneratuta duela kontziliazioagatiko lanaldi murriztuko nahi den ordutegia soilik lortzen dela epaitegietara jotzen bada. Telelana egiten ez zaie uzten eskatzen duten guztiei ere, nahiz eta lanpostuak ahalbidetu. Eta amaitzeko, plantillaren soldata eta lan baldintzak, 2023an iraungitako hitzarmena dute, eta berritzeko itxaropen gutxi. Enpresaren asmoa Estatuko Hitzarmeneko soldatak aplikatzea da, Nafarroan finkatutako gure plantillaren benetako beharretatik oso urrun.